XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.3. EMAITZAK ETA EZTABAIDA

2.3.1. Gorputz-masa

II. Ikerlanean, gorputz-masaren igoera bat ikusi zen KREATINA taldean gehigarria hartu eta gero (71,7+10,1 kg-tik 72,4+9,8 kg-ra, Pamplt;0,05).

Gorputz-masaren igoerak talde honetako kide guztiengan gertatu ziren, bakar batengan izan ezik, eta igoeraren heina 0,2 eta 1,6 kg artekoa izan zen.

PLAZEBO taldean, ordea, ez zen inolako aldaketa esanguratsurik izan (70,4+11,1 kg-tik 70,1+10,6 kg-ra).

III. Ikerlanean ere KREATINA taldeak bere gorputz-masa esanguratsuki igo egin zuen gehigarria irentsi zuen egunetan zehar, 73,8+5,7 kg-tik 74,4+6,0 kg-ra (Pamplt;0,05).

Talde honetako 8 jokalarien artetik 6k beraien gorputz-masa 0,4 eta 1,4 kg artean igo zuten, bakar batek masa mantendu eta beste batek 0,6 kg galdu zuen.

PLAZEBO taldearen gorputz-masak, ordea, aldagabe iraun zuen garai esperimentalean zehar (75,7+5,4 eta 75,9+5,8 kg gehigarria irentsi aurretik eta irentsi ondoren, hurrenez hurren).

Horrez gain, gernu kreatininaren iraizketak gora jo zuen gehigarria hartu ondoren KREATINA taldean (215,1+69,9 vs 262,8+60,4 mg-dl-1, P=0,09).

PLAZEBO taldean, ordea, aldagabe iraun zuen (165,2+45,2 vs 176,8+52,9 mg-dl-1).

Gernu-bolumena ez zen tratamenduarekin batera aldatu ezin taldetan.

Tratamendua baino lehen 46,4+9,0 ml-h-1 eta tratamenduaren ondoren 39,3+13,4 ml-h-1 izan zen KREATINA taldean, eta 67,7+23,4 eta 55,0+18,4 ml-h-1 PLAZEBO taldean.